Zer dira berezko tituluak? Zein da homologatutako tituluen eta berezko tituluen arteko aldea?
Informatikan aditua izan behar al da Internet bidez ikasteko?
Zein motatako kideak izango ditut graduondokoan?
Â
Zer dira berezko tituluak? Zein da homologatutako tituluen eta berezko tituluen arteko aldea?
Berezko tituluaren (hori da gure kasua) balioa eta onarpen maila hark gizarteren eskaeretara moldatzeko duen gaitasunaren araberakoa izaten da. Horregatik, honakoak bezalako helburuak jartzen dira:
-
Berehala lanean hastera bideratutako prestakuntza espezializatuta eskaintzea
-
Jarduera akademikoaren eta gizarte errealitatearen arteko lotura ezartzea (antolatzen diren tituluetako asko erakunde publiko eta enpresekin eginiko hitzarmenen bidez emateak berretsi egiten du helburu hori)
-
Gure datuen arabera, % 93k berezko titulu bat aukeratzen du.
Zein da erabat presentzialak diren eta zatika edo erabat sare telematikoak (Internet) erabiltzea eskatzen duten programen arteko aldea?
Aldea ez da akademikoa, intendentziari edo logistikari dagokio batez ere. Zatika edo erabat Internet bidez eskaintzen diren programetan, programa presentzialetako elementu berak sartzen dira; aldatzen dena jarduerak antolatzeko eta egiteko bidea da. Lehenengo kasuan, bidea tradizionala da eta bigarrenean, berriz, digitala. Internet bidez ikastearen abantaila nagusia zera da, ez dagoela inora joan beharrik eta ez dagoela ikasle guztientzat finkatutako ordutegirik. Bakoitzak ongien datorkionean ikasten du. Hori bai, Internet bidez ikasteko beharrezkoak dira diziplina eta jarraitutasuna.
Â
Norengana jo dezaket Internet bidez ikasten ari naizenean akademikoa ez den zalantza edo arazoren bat sortzen bazait?
Informatikan aditua izan behar al da Internet bidez ikasteko?
Ez, nahikoa da oinarrizko ezagutza izatea. Gainera, alderdi horretatik ere laguntzeko prest izango gaituzu. Internetera konektatzeko ohikoa den ekipoa behar da.Zein motatako kideak izango ditut graduondokoan?
Gehienak infomatikari lotutako profesionalak izango dira, baita beren bizitza profesionala eremu horretara bideratu nahi duten lizentziatu berriak ere.Â
| < Aurrekoa |
|---|












