Gai osoa jaitsi
Sistemaren administratzailea
Administrazioa oso eginkizun garrantzitsua da Linux bezalako sistema erabiltzaileanitzetan. Sistemaren funtzionamendu zuzena, datuen integritatea, segurtasuna eta gordetako informazioaren konfidentzialtasuna dira administratzailearen ardurak. Horrez gain, erabiltzaileei planteatzen zaizkien arazo guztiak konpontzen lagundu behar du. Administratzailearen betekizun ipagarrienak honako puntu hauetan zerrenda daitezke:
• Sistemaren hasieratzea eta bertan behera uztea. Zerbitzarietan hainbat erabiltzaile dabiltza sistemaren zerbitzuak erabiltzen, era lokalean zein saretik, eta, beraz, makina itzaltzea planifikatu beharreko eginkizuna da. Bestalde, zerbitzu batzuk berrasieratzeko edo fitxategisistema egiaztatzeko, makina berrasieratzea komenigarria izan daiteke batzuetan, ez beti, ordea, urtean 365 egun eta egunean 24 ordu martxan egon beharreko zerbitzariak gero eta ugariagoak baitira.
• Sistemaren konfigurazioa. Hainbat dispositibo eta zerbitzuren parametroak eguneratu egin behar dira noizean behin. Adibidez, kanporako sarekonexioa aldatzean edo domeinu berri bat eskuratzean sistemaren parametroetan hainbat aldaketa egin beharko da.
• Hardware eta softwarearen instalazioa eta desinstalazioa. Hardware berria erosten denean, dispositibo horren funtzionamendu egokia ziurtatu edo bideratu beharko da. Berdin aplikazio berriekin.
• Erabiltzailekontuen kudeaketa: kontuak irekitzea eta ixtea. Zerbitzuak erabili ahal izateko, hainbatetan erabiltzailea identifikatu beharko da, eta horretarako, ezinbestekoa da erabiltzaileen kudeaketa.
• Informazioaren babeskopien mantentzea. Hau izan ohi da lan nekagarri eta aspergarriena,
baina ezusteren bat gertatzen denean (diskoa hondatzea edo erabiltzaileen hutsegiteak adibidez) horri esker atera ahal izango da aurrera azkar eta ondo. Babeskopiekin politika jakin bat jarraitu beharko da gordetzeko garaian, eta arazoak gertatu ondoren berreskuratzeprozesua abiatuko da.
• Sistemako baliabideen eta zerbitzuen egiaztaketa periodikoa. Akatsak nabaritu aurretik edo 1 deb paketea (webmin1.340) bilatu, jaitsi eta instalatu behar da (ik. 6. kapitulua) UEU/Asmoz: Soft Librea Sistemaren Administrazioa 8/125
larriegiak izan aurretik horiek detektatzea da zeregin inportante bat, akatsen aurretiko lan prebentiboa alegia. Horretarako hainbat miaketa periodiko egin beharko da ohiko erroreen bila. Adibidez, jakina da diskoa betetzea maiz gertatzen den arazoa dela, horren aurrean administratzaile on batek egunero detektatu dezake diskoen espazio librea eta %90 inguruan daudenean neurriak hartzen hasi.
• Erabiltzaileekiko arreta eta arazoen diagnostikoa eta konponbidea. Zerbitzuak erabiltzen dituztenek arazoak dauzkatenean administratzailearengana joko dute. Honek arazoen diagnostikoa egin beharko du eta konponbidea eman ahalik eta epe laburrenean. Komunikaziokanalak ezarri behar dira, posta elektronikoaz ahal dela, eta lan horiek eguneroko planifikazioan
eragin txikiena izan dezaten saiatu. Administratzaileak kontsultak egiteko konfiantza eman behar die erabiltzaileei, baina bere neurrian eta planifikazio baten barruan, zeren bestela zeregin hori zeregin bakarrean bihur baitaiteke.
• Dokumentazioa mantentzea. Administraziolana errepikakorra izan ohi da, baina batzuetan errepikapenperiodoak
luzeak izaten dira. Aurreko kasuak errepikatzean, aurreko soluzioak aplika litezke, baina epeak direla eta, ez ohi gara gogoratzen. Horren aurrean, soluzioak dokumentatu behar dira etorkizunean berriro erabili ahal izateko. Lehengo adibidearekin
jarraituta, diskoa betetzea lauzpabost hilabetetan behin gertatzen den arazoa izan daiteke. Arazoaren aurrean hainbat neurri hartuko dira lehen aldian hainbat lan eta kontsulta egin ondoren. Irtenbide hori ondo dokumentuz gero, berriro gertatzen denean dokumentazioa kontsultatu ondoren irtenbidea errepika daiteke, askoz lan gutxiago eginez.
• Sistemaren parametroen kontabilitatea eta eguneraketa. Erabiltzaile anitz daudenez, erabiltzaile bakoitzak, edo talde bakoitzak, erabiltzen dituen baliabideak edota zerbitzuak kontabilizatzea interesgarria izan daiteke kontabilitateari begira edo zerbitzuak hobetzeko bidean.
• Sistemaren segurtasun politika mantentzea eta egiaztatzea. Segurtasuna da administratzaileen buruhauste handienetako bat. Enpresa batzuetan segurtasunaren administratzaile espezifiko bat egon daiteke, baina oinarrizko administrazioaren urrats guztietan segurtasuna oso kontuan hartzeko gaia da.

Â
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|