• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Ezaugarriak

HELBURUAK
HARTZAILEAK
AURRETIK EZAGUTU BEHARREKOA
METODOLOGIA
KREDITUEN OSAKETA
HIZKUNTZA
IKASLE KOPURUA
IRAUPENA
PREZIOA

HELBURUAK

Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan sakontzea ezinbestekoa izango da:

  • sistemaren eta sarearen administrazioa.
  • sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak.
  • bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak.

Horrez gain, horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere azalduko dira.

HARTZAILEAK

  • Software librearen inguruko ezagutza birziklatu nahi duten informatikako profesionalak
  • Software librearen inguruko ezagutza birziklatu nahi duten informatikako irakasleak
  • Software librean aritzen direnak, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoa dutenak
  • Praktikaren bidez ikasi duten zaletuak, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoa dutenak

AURREZ EZAGUTU BEHARREKOA

- Informatikako ezagutza sendoak: programazioa, datu-baseak, aplikazioen erabilpena.
- Ezagutza horiek egiaztatzeko, aurrematrikula egiterakoan honako dokumentuen artean egokien ikusten direnak aurkeztuko dira:
  • Ikasketak Informatikaren arloan.
  • Lan-esperientzia informatikaren arloan.
  • Garatutako proiektuak edo aplikazioak.
  • Bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian).

METODOLOGIA

On-line izango da, aurrez aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.

KREDITUEN OSAKETA

  • 4 kredituko 7 modulu izango dira: oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
  • Modulu bakoitzari aurrez aurreko saio batekin ematen zaio amaiera. UEUren Ikastetxe nagusian, Eibarren, izango dira hilabetean behin.
  • Ikastaroaren amaieran ikerketa lan bat aurkeztu beharko da 6 krediturekin baloratuko dena.

HIZKUNTZA

Euskara.

IKASLE KOPURUA

10 ikasle gutxienez, 30 gehienez.

IRAUPENA

2012ko urriaren 22tik 2013ko uztaila arte.

PREZIOA

1.530 €

 
Atsegin dut

INFORMAZIO ESKAERA

 


LAGUNTZAILEA

KUDEAKETA

logo Asmoz

UEU

KONTAKTUA

943 21 23 69

facebook


INFORMAZIO GEHIAGO

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
Donostia
20015 Gipuzkoa

+34 943 21 23 69
linux@asmoz.org

Bestelako ikastaroak