HELBURUAK
HARTZAILEAK
AURRETIK EZAGUTU BEHARREKOA
METODOLOGIA
KREDITUEN OSAKETA
HIZKUNTZA
IKASLE KOPURUA
IRAUPENA
PREZIOA
HELBURUAK
Software librean oinarritutako zerbitzari baten funtzio garrantzitsuenak garatu ahal izatea da helburu nagusia. Beraz, honako gai hauetan sakontzea ezinbestekoa izango da:
- sistemaren eta sarearen administrazioa.
- sistema ziurra izan dadin egin beharreko hobekuntzak eta webguneak.
- bestelako Intranet/Internet zerbitzuak eskaintzeko teknologiak.
Horrez gain, horretarako beharrezkoa den oinarri kontzeptuala eta software libreak aplikazio zein negozio-ereduan egiten dituen ekarpenak ere azalduko dira.
HARTZAILEAK
- Software librearen inguruko ezagutza birziklatu nahi duten informatikako profesionalak
- Software librearen inguruko ezagutza birziklatu nahi duten informatikako irakasleak
- Software librean aritzen direnak, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoa dutenak
- Praktikaren bidez ikasi duten zaletuak, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoa dutenak
AURREZ EZAGUTU BEHARREKOA
- Ikasketak Informatikaren arloan.
- Lan-esperientzia informatikaren arloan.
- Garatutako proiektuak edo aplikazioak.
- Bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian).
METODOLOGIA
On-line izango da, aurrez aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.
KREDITUEN OSAKETA
- 4 kredituko 7 modulu izango dira: oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
- Modulu bakoitzari aurrez aurreko saio batekin ematen zaio amaiera. UEUren Ikastetxe nagusian, Eibarren, izango dira hilabetean behin.
- Ikastaroaren amaieran ikerketa lan bat aurkeztu beharko da 6 krediturekin baloratuko dena.
HIZKUNTZA
Euskara.
IKASLE KOPURUA
10 ikasle gutxienez, 30 gehienez.
IRAUPENA
2012ko urriaren 22tik 2013ko uztaila arte.
PREZIOA
1.530 €
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|












