Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan nagusitasuna lortu ez badu ere, zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.
Bide horretan, heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak eskaintzen dituen aukerez baliatuta, ikastaro hau diseinatu dute.

Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko aurrez aurreko saio bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|