A+ | A- | Reset
 
   
 
 
Aurkezpena arrow FAQ's
 
     
FAQ's

Zer dira berezko tituluak? Zein da homologatutako tituluen eta berezko tituluen arteko aldea?

Zein da erabat presentzialak diren eta zatika edo erabat sare telematikoak (Internet) erabiltzea eskatzen duten programen arteko aldea?

Norengana jo dezaket Internet bidez ikasten ari naizenean akademikoa ez den zalantza edo arazoren bat sortzen bazait?

Informatikan aditua izan behar al da Internet bidez ikasteko?

Zein motatako kideak izango ditut graduondokoan?

 


Zer dira berezko tituluak? Zein da homologatutako tituluen eta berezko tituluen arteko aldea?


Ikasketa espezializatuak dira Unibertsitateak berak antolatu eta eskaintzen dituenak. Hori horrela, Asmoz Fundazioaren zeregina Unibertsitate horri unibertsitate-graduondokoa antolatzen eta kudeatzen laguntzea da. Irabazi-asmorik gabeko fundazioa gara eta lankidetza hitzarmen bat dugu Euskal Herriko Unibertsitatearekin.

Berezko tituluaren (hori da gure kasua) balioa eta onarpen maila hark gizarteren eskaeretara moldatzeko duen gaitasunaren araberakoa izaten da. Horregatik, honakoak bezalako helburuak jartzen dira:
 
  • Berehala lanean hastera bideratutako prestakuntza espezializatuta eskaintzea
  • Jarduera akademikoaren eta gizarte errealitatearen arteko lotura ezartzea (antolatzen diren tituluetako asko erakunde publiko eta enpresekin eginiko hitzarmenen bidez emateak berretsi egiten du helburu hori)
 
 

Zein da erabat presentzialak diren eta zatika edo erabat sare telematikoak (Internet) erabiltzea eskatzen duten programen arteko aldea?


Aldea ez da akademikoa, intendentziari edo logistikari dagokio batez ere. Zatika edo erabat Internet bidez eskaintzen diren programetan, programa presentzialetako elementu berak sartzen dira; aldatzen dena jarduerak antolatzeko eta egiteko bidea da. Lehenengo kasuan, bidea tradizionala da eta bigarrenean, berriz, digitala. Internet bidez ikastearen abantaila nagusia zera da, ez dagoela inora joan beharrik eta ez dagoela ikasle guztientzat finkatutako ordutegirik. Bakoitzak ongien datorkionean ikasten du. Hori bai, Internet bidez ikasteko beharrezkoak dira diziplina eta jarraitutasuna.

Software Librea graduondokoaren kasuan, internet bidezko ikaskuntzaz gain gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean lau orduko aurrez-aurreko saio bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.

 

Norengana jo dezaket Internet bidez ikasten ari naizenean akademikoa ez den zalantza edo arazoren bat sortzen bazait?


Gure ikasketa guztiek irtenbide egokiena aurkitzen lagunduko dizun irakasle laguntzaile bat dute esleituta.
 
 

Informatikan aditua izan behar al da Internet bidez ikasteko?


Ez, nahikoa da oinarrizko ezagutza izatea. Gainera, alderdi horretatik ere laguntzeko prest izango gaituzu. Internetera konektatzeko ohikoa den ekipoa behar da.
 
 

Zein motatako kideak izango ditut graduondokoan?

Gehienak informatika mailan aritzen diren profesionalak izango dira, nahiz eta praktikaren bidez ikasi duten zaletu taldea ere oso handia izan. Baita, beren bizitza profesionala eremu horretara bideratu nahi duten lizentziatu berriak ere.

 

 
 
Antolatzailea
 
UPV/EHU

Kudeaketa




   
 
   
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign