A+ | A- | Reset
 
   
 
 
Aurkezpena arrow Ezaugarriak
 
     
Ezaugarriak
Ikastaroaren ezaugarriak:

  • Iraupena: 2009ko azaroaren 2tik 2010ko uztaila arte.

  • Hizkuntza: Euskara

  • Metodologia: On-line izango da, aurrez-aurreko saioez osatua, hauetan gertuko tutoretzak jasotzeko aukerarekin.

  • Kredituen osaketa:
          - 4 kredituko 7modulu izango dira, oinarrizko materiala, ariketa eta praktikekin.
          - Modulu bakoitzari aurrez-aurreko saio batekin ematen zaio amaiera. UEUren Ikastetxe nagusian, Eibarren, ospatzen dira hilabetean behin.
          - Ikastaroaren amaieran ikerketa lan bat aurkeztu beharko da 6 krediturekin baloratuko dena.
 
    • Titulazioa:
    Euskal Herriko Unibertsitate Graduondokoa, Software librea: sistema, sarea, segurtasuna eta web-aplikazioak.

    • Nori zuzendua:
          - Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesionalei 
          - Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako irakasleei
          - Software librean aritzen direnei, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoz
          - Praktikaren bidez ikasi duten zaletuei, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoz      

    • Aurretik ezagutu beharrekoa:
          - Informatikako ezagumendu sendoak: programazioa, datu-baseak, aplikazioen erabilpena. 
          - Ezagumendu horiek egiaztatzeko aurrematrikula egiterakoan honako dokumentuen artean egokien ikusten direnak aurkeztuko dira:
  • Ikasketak Informatikaren arloan
  • Lan-esperientzia informatikaren arloan
  • Garatutako proeiktuak edo aplikazioak
  • Bestelakoak (ezagutza horiek bermatzeko lagungarri diren neurrian)
  • Ikasle kopurua: 15 ikasle gutxienez, 30 gehienez.

    • Matrikula prezioa: 1.530 €
 
 
Antolatzailea
 
UPV/EHU

Kudeaketa




   
 
   
 
Copyright Infotmation overhere. | designed by CanaanDesign