• Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da. GNU/Linux sistema, Apache web-zerbitzaria, PHP lengoaia edota MySQL datu-baseen kudeaketa-sistemak arrakastaren izen ezagunenak dira. Mahai-gaineko aplikazioetan nagusitasuna lortu ez  badu ere, zerbitzarien munduan lehen mailako protagonista bihurtu dira aipatutako programak eta beste batzuk. Gainera, administrazioek bultzatu nahi dute mugimendu hori eta enpresetan arlo honetako profesionalen falta sumatzen da.

Bide horretan, heziketaren papera oso garrantzitsua da. EHU, UEU eta ASMOZ euskal erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta on-line formazioak  eskaintzen dituen aukerez baliatuta, ikastaro hau diseinatu dute.

Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko aurrez aurreko saio bat egongo da, zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.
 
Atsegin dut

INFORMAZIO ESKAERA

 


LAGUNTZAILEA

KUDEAKETA

logo Asmoz

UEU

KONTAKTUA

943 21 23 69

facebook


INFORMAZIO GEHIAGO

Jose Elosegi Alkatearen Hiribidea, 275
Donostia
20015 Gipuzkoa

+34 943 21 23 69
linux@asmoz.org

Bestelako ikastaroak